XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Presio-ontzietan erabiltzen diren altzairuen haustura hauskorrarekiko portaera (Inasmet eta CEITen egina), Titanio-aleazioen neke-portaera korrosio-girotan (Inasmet) eta Irakinontzirako altzairuen neke-portaera soldaduretan (CEIT).

Halaber, metalen berotako konformazioaren arloan, emaitza garrantzitsuak lortzen ari dira.

Altzairuak, aluminio-aleazioak eta beste metalak, goi-tenperaturatan deformatzen dira (ijezketa, forjaketa, estrusioa, eta abar).

Horretarako, alde batetik egoera desberdinetan metalek duten berotako portaera ezagutu behar da (erresistentzia mekanikoa, harikortasuna) eta bestetik, oso garrantzitsua da mikroegituraren parametroak prozesuan zehar nola aldatzen diren jakitea.

Kontutan hartu behar da, parametro horiek, metalen hotzetako propietateak definitzen dituztela.

Ildo honetan, tutu bimetalikoak lortzeko CEIT eta Exxon enpresa ipar amerikarra, elkarrekin ikertzen ari dira.

Tutu hauek, gas- edo petrolio-hobiraino iristeko baldintza gogorretan dauden plataformetan erabiliko dira.

Tutuaren barneko metala, oso garestia eta korrosioarekiko erresistentzi handikoa izango da eta kanpokoa berriz altzairu arrunta.

Barneko metalaren kantitateak, ahal den txikiena izan behar du, tutuaren erresistentzia osoa azaleko metalaren eskuetan geldituz.

Tutu horiek, zazpi kilometro luze izan daitezke eta bertikalak direnez, pisu osoa puntu gorenenak jasan beharko du.

Metalen berotako konformazioa simulatzeko, Labein zentruak Europako beste ikerkuntz taldeekin batera Elementu finituen aplikazioa berotako ijezketa simulatzeko proiektuari hasiera eman dio.

Ikerketa honetan, materialen eta mekanika aplikatuen saileko espezialistek, elkarrekin parte hartzen dute.

Simulazio baten bidez prozesuaren aldagai garrantzitsuenak zeintzuk diren ezagutu nahi da eta berauen balio optimoak finkatu, lortutako produktuaren propietate mekanikoak hoberenak izateko.

Burdinurtuei buruz, Inesmet, ADI izeneko material berri bat ikertzen ari da.

Orain industrian erabiltzen ari direnekin konparatuz, burdinurtu honen propietate mekanikoak, askoz ere hobeagoak izango dira eta aldaketa nabarmenak eragin ditzake Euskal Herriko galdategietan.

Material zeramikoen arloan, CEITeko taldea da nagusi.